EASO MENDITXU 57 - 46 ASADOR 10 GIBAJAS
ASADOR 10 GIBAJAS TALDEAK EZIN DIO PARTIDUARI BUELTA EMAN
Partidua urduritasun askorekin hasi dute bi taldeek. Kanastarik gabeko bi minuturen ostean, Asador taldeko 10 zenbakiak, Ane Vallek, markagailua ireki du bi jaurtiketa libreren ostean.
Hortik Aurrera, kanasta truke bat egon da, eta 3 minuturen faltan, EASOk la nona egin ostean, markagailuan joatea lortu du, 22-8.
Bigarren laurdenean Asador taldea serioago sartu da defentsan, baino markagailuan nahi bezain beste hurbiltzea ez du lortu, Laurdenaren amaieran, atsedenaldian, 33-22.
Atsedenaldia eta gero, Gibajaseko neskak guztiz lokartuak sartu ziren partiduan, eta lehenengo 5 minutuetan, kanasta errazak onartuz, EASOk 15 puntuko abantaila lortu du, 42-27. Hemendik Aurrera, Asadorren hutsarte baten ostean, partiduan guztiz sartuta bueltatu zen taldea kantxara, eta 0-9ko partzial batekin, markagailuan hurbiltzea lortu du, 42-36
Gibajas defentsan gogor jarraitu du, eta partidua amaitzeko hiru minuturen faltan, 2 puntura jartzea lortu du, 48-46, EASOri beldurra gorputzean sartuz. Etxekoen hutsarte baten ostean, markagailuari buelta ematea posible zirudienean, EASOk gora egin du eta ez zuen aukerarik utzi, 57-46 utziz markagailu finala.
LA CRACK
Anek azken asteetako bere progresua jarraitu zuen eta partidu oso ona burutu zuen.
DANDY
Judithek zelai erditik lortu zuen saskiratze bat hirugarren laurdenaren amaieran. A ZE KANASTA.
ZELAKO EGUNA
Nahia, gure kapitain den neska, orkatila bihurritu zuen hirugarren laurdenean. ANIMO KAPI!
GOGORRA
Sashak zonaldea ondo itxi zuen eta aurkarientzako gogaikarria izan zen. Partiduan oso sartuta.
Azken albisteak