TYPO 90 ASKATUAK 19 – 68 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena lortu neguen Donostiara egindako bisitan
Erasoan, partidak
iraun zuen 40 minutuen gehiengoan zehar nahiko sendoak izatea lortu
genuen. Hala ere, joko ona eta trantsizio onak egin arren, lehenengo
15 minutuetan, ez genituen jaurtiketa portzentai onak izan. Horrela,
8 eta 29-ko markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren
partean, joko bizia egiten jarraitu genuen, baina bigarren 20 minutu
hauetan, lehen partean ez bezala, jaurtiketa portzentai hobeak izan
genituen, puntu gehiago lortuz.
Defentsari dagokionez, astero
hobetuz joan arren, akatsak egiten jarraitzen dugu. Akats hauek
hurrengo asteetan konpontzea espero dugu. Azkeneko markagailua 19 eta
68 izan zen.
Azken albisteak