eus  

JJuniorra

MARIANISTAS AHALEGINA 63 – 40 ARABA B

David Peña -

, Juniorra

Ostiralean, arratsaldeko 20:15etan Araba B-rentzako partidu zaila hasi zen Marianistas ikastetxean.


Partiduko lehenengo laurdeneko hasiera 6-0ko markagailuarekin hasi zen, etxekoak defentsa intsentsuarekin hasi baitziren. Jarraian Arabak eskatutako hutsartearekin, partiduari buelta eman zioten. Erasoen intentsitatea igo zen eta 1x1etaz baliatuz 8-9ko markagailuarekin bukatu zen lehenengo laurdena.


Bigarren laurdenean kontraeraso eta saskiaren behealdeko jaurtiketen bitartez Arabak aukerak bilatzen eta puntuak lortzen jarraitu zuen. Hala ere, defentsa ez zen lan erraza izan, Marianistaseko jokalariak hiru hiruko jarraian sartu zituzten eta laurdenari bukaera eman zioten 30-24ko markagailuarekin.


Hirugarren laurdenean Marianistasena izan zen guztiz. Arabak erasoetan ez zituen jaurtiketak aurkitzen eta defentsan asko sufritzen zuten, batez ere aurkariak egiten zituzten blokeoengatik. Nahiz eta Arabak defentsa ezberdinak erabili, Marianistaseko jokalariak eraso gogorrak eta eraginkorrak egiten jarraitu zuten.

Azkenengo 10 minutuak hasi baino lehen eta 50-31ko markagailuarekin, Arabako jokalariak defentsan aurrerapausoa eman zuten eta bakoitzak bere gehiengoa eman zuen partiduko bukaera arte.


Partidu honetan, modu kolektiboan hobetzeko alderdi dezente azaleratu ziren, baina baita alderdi positiboak ere. Arabak erakutsi zuen ahalegin maila maximoan dagoenean eta jokalariak kontzentratuta daudenean, edozein aurkariri aurre egiteko kapazak direla.