SANIGNACIO 66 - 56 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Arabak hasiera eman zion 2018-2019 denboraldiari Iruñean porrotarekin, faboritoenetariko bat izan daitekeen aurkari baten aurka: Sanignacio.
Pasaden urtean igoera lortu zuten arren aurten ere gure Ligan egongo den taldea da Sanignacio, eta gainera, aurten, Maialen Egea bereganatu dute taldera; beraz, badirudi goiko postuetan ibiliko direla oraingoan ere.
Kanpotarren helburua lehiatzea zen, eta horrela egin zuten minutu askoz. Partidu oso orekatsua non bi laurden irabazi zituen talde bakoitzak.
Etxekoek gehiago asmatu zuten azken minutuetan (bereziki erasoan), kanpotarren defentsa hutsegiteaz ondo baliatuz. Erasoan aldiz, nekeak eta desabantaila fisikoak pixkanaka bereak egin zituen partiduan.
Aste honetan lehiaketa Divino Maestrora (igandean, 18:00etan) bueltatzen da, Fabiola San Antonio errioxarren aurka. Ligako klasiko bat dira horiak, aurten taldea nahiko berritu eta gaztetu duten arren ziur garaipena lortzeko ahaleginak egingo dituztela.
AUPA ARABA!
Azken albisteak