ASADOR 10 GIBAJAS 61 – 75 HONDARRIBIA IKASBASKET
ASADOR 10 GIBAJAS EZIN DU HONDARRIBIAREKIN
Berdinduta hasi zuten partidua bi taldeek. Defentsak ez ziren onak, eta kanastak bi aldetan sartzen ziren erreztasun askoz laurden osoan zehar. Hala ere, taldeak aurkarien erasoak ondo mantendu zituen eta laurden amaierara aukerekin iritsi zen (21-25).
Taldeak bere aurpegirik txarrena erakutsi zuen laurden honetan. 3 minutuko deskonexio batek pikutara bota zuen aurreko lan guztia eta 17 puntuko desabantaila hartu zuen. Hala ere, taldeak lanean jarraitu zuen, 11 puntutara hurbildu zen arte (35-46).
Taldea gogotsu atera zen hirugarren laurdenean, eta bi jokaldi on jarraian 10 puntutik behera kokatu zuen taldea. Hala ere, aurkariek argi utzi zuten erraz jarriko ez zutela. Ondo mantendu zuten markagailuko aldea, 9 puntuko abantaila mantenduz (52-61).
Gibajasek bazekien dena eman behar zuela partiduari buelta emateko, eta 6 minuturen faltan, 5 puntutara kokatzea lortu zuen. Ez zen nahikoa izan. Hondarribia lasai mantendu zen eta abantaila handitu zuen amaierako 61-75 arte.
CRACK
Aitanak partidu ona burutu zuen. Taldearen birika izan zen, partidu osoan gogotsu lan eginez.
DANDY
Albaren bi kanasta eder partidua irabazi ahal zela sinisteko. Taldeak bere aportazio handiagoa behar du
ZELAKO EGUNA
Talde osoa. Inpotentziaz betea. Gehiago eta gogorrago egin behar da lan neskak!!
GOGORRA
Leire aurrekoetan baino hobeto aritu zen, errebotea ondo itxiz. Defentsan ondo egon zen baitan, pibotik onena izanik.
Azken albisteak