ASADOR 10 GIBAJAS 78 – 39 EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Lehenengo 20
minutuetan eginiko lan onean oinarritutako hirugarren garaipena
jarraian.
Easo Kopa-n talde
honen aurka jokatu genuen eta asko kostatu zitzaigun paretida hori
irabaztea. Hau buruan eukita, kontzentratuta eta intentzitatearekin
irten behar genuela genekien. Eta hori egin genuen. Bai erasoan bai
defentsan kontzentratuta irten ginen partiduko lehenengo minututik,
eta pixkanaka urruntzen joan ginen markagailuan. Lehenengo laurdena
20 eta 7ko markagailuarekin bukatu zen.
Bigarren laurdenean,
trantsizioko gure jokoa, apur bat gehiago hobetu genuen, eta
bestaldetik, defentsan gure intentsitatea igo genuen ere. 41 eta 12ko
markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira.
Atsedenaldiaren
bueltan, gure ideia kontzentrazio, intentsitate eta abiadura bide
beretik jarraitzea izan zen, baina bakarrik erasoan, eta ez
erabat, lortu genuen. Defentsan gure intentsitatea eta kontzentrazioa
asko jeitsi ziren. Partidako emaitza 78 eta 39 izan zen.
Azken albisteak