ARABA B 45 – 41 VIAJES BIDASOA ARASKI
Etxekoak banakako erasoen bitartez, 1x1en bitartez eta zenbait bizkar bilatze jarraian egin ondoren, partiduko lehenengo puntuak lortu zituzten. Hala ere, ezin izan zuten Araskiko erritmo saskiratzailera heldu, lehenengo laurdenean 4 triple jarraian lortu baitzituzten.
Bigarren laurdena aldiz hobeagoa izan zen, eraso eraginkorrak eta preziozko defentsari esker 23-19ko markagailua lortu zuten.
Atsedenetik bueltan, partidua berdinduta egoten jarraitu zuen. Aldiz, etxekoen kontraerasoei esker eta Andreak egindako zenbait asistentziei esker Arabak 9 puntuko abantaila lortu zuen markagailuan. Hirugarren laurdenaren amaieran Araskik zeharkako blokeoetatik abantailak lortu zituzten eta horrekin batera hainbat saskiratze, baita azkenengo laurdenean ere.
6 minutu besterik ez ziren falta partidua bukatzeko eta Araskik partidua berdintzea lortu zuen. Martinezen 2+1-a eta Maialenen erasoak, 4 puntuko abantaila ematen zion etxekoen taldeari. Baina 2 minutu faltatzen zirenean Araskik partidua berdintzea lortu zuen berriz. Aurkariak preziozko defentsa jarri zuten martxan baina Arabaren irteera azkarra eta pase egokiak Naroaren jaurtiketa erosoa ahalbidetu zuen saskiaren beheko aldetik. Horrekin batera eta partidua bukatzear zegoela Martinezek partiduko azkenengo saskiratzea lortu zuen eta modu honetan partiduari itxiera eman zioten Arabako jokalariak.
Partidu honek erasoan kontzeptu berriak sartzeko aukera eman zigun, eta horretan egingo dugu lan, joko biziagoa sortu ahal izateko.
Azken albisteak