eus  

JJuniorra

Foto

TABIRAKO BAQUE 44 – 75 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Ligako laugarren garaipenean ez genuen gure bertsiorik onena eman.


Partida txarra orokorrean joan den igandean Durangon egin genuena. Lehen laurdeneko minutu batzuetan zehar, eta bigarren laurden osoan, nahi dugun jokoa zabaltzeko gai izan ginen. Honek atsedenera 20 eta 47ko markagailuarekin iristea ekarri zuen.

Hala ere, atsedenaldia ez zitzaigun ondoegi etorri. Bigarren 20 minutuetan zehar, besoak jaitsi genituen. Ez genuen eraso, eta batez ere, ez genuen fenedatu, nahi dugun eta dakigun moduan, azkeneko markagailua 44 eta 75ko puntuazioa erakutsiz. Partidaren 40 minutuetan zehar konstanteak izateko gai izatera heldu behar gara. Helburu hau lortzeko lan egingo dugu.