ARABA 03 43 – 24 ARASKI ESASA
7 aste eta 10 partiduren ostean, lehenengo garaipena. Irribarreak ikusten dira. Zorionak.
Badakigu partiduak ez direla garrantzitsuak, eta galdu edo irabazi ez lukeela zertan jokalarien entrenatzeko gogoak aldatu behar; baino, errealitatean, inporta du, begiradan nabaritzen zaie.
Partidua motel hasi zen, 3 minutu pasa behar izan ziren lehenengo saskiratzea ikusi arte, hala ere, hurrengo 5 minutuetan zehar, nahiz eta altueran txikiagoak izan, gure fisikoaz baliatu ginen baloiak lapurtzeko eta saskiratze azkarrak lortzeko. 14-2, laurdena bukatzeko 2 minuturen faltan.
Hortik aurrera, partiduko gainontzeko minutu guztietan, dinamika berdina.
Erasoan, estatikoan saskiratzeak lortzeko arazoak, baino korrika egiteko gaitasuna baliatuz, puntu errezak lortu genituen.
Defentsan, bat baten kontrakoan ondo, eusten; ez hainbeste baloirik gabeko defentsan ezta defentsako errebotean. HB. Arazo horien ondorioz, jaurtiketa libre asko eskeini genizkien.
Hasierako partziala baliatuz, errenta partidu osoan zehar mantendu genuen, amaieran, azken 3 minutuetan, 8-0ko partziala lortu genuenerarte, markagailuan 43-24a ezarriz.
Aste berria. Lanerako gogoak. Kontzeptuak barneratzen jarraitzeko astea. Asteburuan, Jotake aurkari, hobetzen jarraitzeko eta 2. garaipena lortzeko bidea.
1, 2, 3… ARABA!
P.d.: Zorionak Olaia!
Azken albisteak