GERNIKA KESB 55 - 39 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena ezagutu gabe darrai Asador 10 Gibajas
Lehenengo 3 porroten ostean, gure situazio berdinean zegoen ligako beste taldearen aurka gindoazen Gernikara. Partidu berdindua eta fisiko maila altukoa planteatu nahi genuen, baino partidua hasi bezain pronto, Gernikak argi utzi zuen zein zen bere intentzioa: garaipena lortu. 6. Minuturako, Gernikak 11 puntuko aldea lortuta zuen jadanik.
Momentu horretatik aurrera, arraun egitea izan zen dena, eta lehenengo zatiko hurrengo 14 minutuak, planteatu genituen bezalakoak izan ziren, baino markagailuari punturik lapurtzea lortu gabe. Atsedenaldian, 27-17 etxekoentzat, eta lehiatu ahal izan gabe kanpoko taldeak.
Aldageletatik pasatzeak ez zituen gauzak asko aldatu. Gernikak partidua menperatzen jarraitzen zuen, markagailuan alderik galdu gabe. Hain zuzen ere, aldea handitzen zuten. $. Laurdenaren hasieran, 20 puntuko alderik handiena lortu zuten, eta Asador besoak jaitsi zituen gainontzeko minutuetarako. Partidu amaieran, 55-39.
Azken albisteak