ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE! 84 – 63 ASADOR 10 GIBAJAS
Partida txar
bat egin eta gero, denboraldiko lehen porrota jaso genuen.
Partida
guztian zehar, erasoan, ez genuen gure jokoa egin, baloia mugitzea
asko kostatzen zitzaigun, eta ez genuen bertikaltasunez jokatzen.
Hala ere, zailtasunez, baina halako erregulartasun batekin
saskiratzea lortu genuen.
Dena den, 40 minutuetan zehar
eginiko defentsa txarra izan zen kondenatu gintuena, bigarren
laurdenean batez ere: Araski-k 31 puntu saskiratzea lortu zuen.
Talde bezala hobeto nahi badugu ,gure esfortzuan eta gure
kontzentrazioan konstanteagoak izan behar gara.
Azken albisteak