ASKARTZA CLARET 53 - 64 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Zurigorriek denboraldiko etxetik kanpoko lehendabiziko garaipena lortu zuten igandean bizkaiko ikastetxean.
Partidu garrantzitsua zuten kanpoan, jokalari multzoa indartu du Askartza, bereziki Lidiaren errefortzua azpimarratuz (gaur egunera arte Ligako saskiratzailerik onena dena).
Araba jokoan nagusi hasi zen, baina hori ez zen markagailuan islatu; 1x1eko defentsako arazo eta saskiratze errazak huts egitearen erruz.
Bigarren eta hirugarren laurdenetan Arabak gauza horiek zuzentzea lortu zuen, bai erasoan zein bereziki defentsako arloan. Askartza 7 eta 5 puntutan (hurrenez hurren) utzi zuen taldeak, markagailuan 21 puntutako aldea lortzera ere heldu zen.
Azken laurdena, nahiz eta partidua ia erabakia egon, ahazteko modukoa izan zen. Askartzak defentsa-maila igo zuen, batzuetan gogor eta sendo arituz. Honek partidua itsusi eta geldoa bihurtu zuen. Kanpotarrek ez zuten egoera baliatu eta etxeko taldeak aldea murriztea lortu zuen.
Hurrengo igandean, azaroaren 4an, Divino Maestrora itzuliko gara BKLren aurka aritzeko. Gipuzkoarrek oraindik ez dute garaipena ezagutzen, baina ez dezagun ahaztu pasaden denboraldian kategoria altuago batean lehiatu zutela eta horrek bidean lagunduko diela ziur.
AUPA ARABA!
Azken albisteak