URGATZI 56 – 50 ARABA B
Partidu gogorra larunbatean Olabide ikastolan jokatutakoa. Arabako jokalariak baloi galera askorekin hasi ziren, eta horrek beraien jokatzeko erritmoa zapuztu zuen guztiz. Urgatziko jokalariak kontraerasoen bila atera ziren, eta Arabako defensa-balantze txarretaz baliatu ziren etxekoak. Hala ere, gure jokalariek sartutako bi hirukoei esker laurdena 12-12ko markagailuarekin bukatu zen.
Bigarren laurdenean, Urgatzik egindako saskiratzeen bidez, 10-2ko partziala lortu zuten etxekoak. Hutsartea eskatu eta gero, Arabako jokalariak jarrera ezberdin batekin atera ziren; defentsa aldetik balantze ona egin zuten eta zenbait kontraeraso egin ondoren, bost puntuko diferentziara gerturatu ziren gure jokalariak.
Hirugarren laurdena modu txarrenean hasi zen. Baloi galera dezente egon ziren eta Urgatzik 1x0ko kontraerasoak eginez, 11 puntuko desberdintasuna lortu zuten. Jarraian beste hutsarte bat, eta horrekin erantzunak, oraingoan Naroa eta Alazneren eskutik. Modu honetan Arabakoak 5 puntutara hurbildu ziren.
Partiduko azkenengo 10 minutuetan Urgatzikoak zenbait saskiratze lortu zituzten, zonaren kanpoko aldetik. 6 minutu falta ziren eta markagailuan 12 puntuko desberdintasuna zegoen. Hala eta guztiz ere, Arabakoak defentsa gogorra egin zuten eta horrek Urgatziren baloi galerak ekarri zituen. Baloi horien galerak, oraingoan, Maialen eta Naroak aprobetxatu zituzten eta 2-11ko partziala lortu zuten. 2 minutu falta zirela, beste hutsarte bat eskatu zuten Arabako entrenatzaileak eta hurrengo jokaldia landu ondoren, Arabakoak atera eta Haizeak hirukoa lortu zuen. Horrek 52-50ko markagailua jarri zuen. Baina partidua amaitzear zegoela etxekoak defentsazko presioa gainditzea lortu zuten eta beste bi saskiratze lortu zituzten.
Partidu hau jokatu ondoren azpimarratzekoa da, jokatzeko dauden 40 minutuak partiduan sartuta egotea ezinbestekoa dela. Hurrengo partidurako bi aste geratzen dira beraz entrenamendu garrantzitsuak izango dira, batez ere defentsan lan handia egiteke baitago.
Azken albisteak