TABIRAKO 63 - 68 ASADOR 10 GIBAJAS
Asador Gibajas taldea Tabirako zeukan aurkari gaurkoan, Landako polikiroldegian (Durango).
Bi taldeen defensa gogorrekin hasten zen partidua, galdutako baloi asko eraginez bi aldeetan, zelai osoko defentsari esker. Markagailua berdinduta zihoan, 13-14 4 minuturen faltan, eta orduan Gibajasen partiduko lehenengo beherakada etorri zen, 10-4ko partziala jasoz, eta laurdena behetik bukatzeko 23-18.
Zelai osoko defentsak jarraitzen zuen bigarren laurdenean, baino Gibajaseko neskek ondo lortu zuten defensa gailentzea kanastan amaitzeko. Errebotea hobetu kontrolatu zen, eta atsedenaldira 36-40 iritsi zen.
Hirugarren laurdenaren hasieran partiduko bigarren beherakada gogorra izan zuen kanpoko taldeak lLandakon. Lehenengo 5 minutuetan, defensa txarraren ondorioz, Tabirako 4 puntu gora kokatu zen. Baino hutsarte baten ostean, Gibajaseko neskak partiduko erritmoa berreskuratu zuten 52-52 iristeko laurden amaierara.
Dena erabakitzeke. Lehenengo bi minutuetan, saskiratzerik ez, intentsitate handiko partidua izan baizen. 4 minuturen faltan, partidua berdinduta zihoala, Tabirakok 4 puntuko aldea lortu zuen. Zaila zirudien, baino lasaitasunez jolasten saskiratze errezak lortzeko kanpoko taldeari partidu amaieran gailentzea baimendu zion.
HURRENGOAREN BILA!
LA CRACK
Paula: Hau partidua! Oso gogotsu eta erabaki onak hartuz, Tabirakoko neskek berarekin egingo dute amets.
LA DANDY
Judith: Markagailua berdinduta, eta minutu baten faltan, hiruko jaurtiketa saskiratzea lortu zuen, erabakigarria izango zen kanasta lortuz.
VAYA DIA
Gurutze: Eskerrak markagailu ondo zeramatela epaileek. IPad-ekoa kontutan izanda galdu izango genuke… ;)
LA DURA
Ane: Irabazle atera zen guztiekin borrokatu behar izan zuen partidu batean. Beste partidu ikaragarri bat berea…
Azken albisteak