MUNGIA ST 47- 58 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Garaipen garrantzitsua lehen taldeak lortutakoa Mungian larunbatean. Hirugarren garaipen jarraia suposatzen du taldearentzat, eta non eta zelai oso zail batean.
Partidua etxekoen alde hasi zen, kanpotarrak defentsan ondo aritzen ziren baina erasoan nahiz eta baloi mugimendu egokia izan ez zituzten espazioak ondo bilatzen eta jaurtiketak ez ziren egokienak izaten.
Honek taldearen animoan eragina izan zuen eta atsedenaldira -5eko emaitzarekin iritsi ziren, eta aldea handiagotu zen 22.minutuan: -11. Honek inflexio-puntu bat ekarri zuen taldean, eta defentsako ajuste baten ondorioz taldeak korrika egiten hastea ahalbidetu zuen. Honen eskutik jaurtiketak hobeak izan ziren eta partiduari buelta eman zion taldeak, +10eko aldeak ia-ia lortuz.
Azken laurdenean Arabak bide beretik jarraitu zuen eta aldea handitzeko aukerak izan zituen baina 1x0eko akats ulergaitzen erruz aldea +11n geratu zen.
Carlota González juniorraren lana azpimarratu behar da, non kategoriako bigarren partiduan kriston erakustaldia eman zuen hirugarren laurdenean partidua irauliz.
Asteburu honetan lehiaketa Divino Maestrora itzultzen da non CB Sanignacio bere garaipenen markagailua estreinatzen saiatuko da. ARABA-CB SANIGNACIO 16:30etan.
AUPA ARABA!
Azken albisteak