eus  

JJuniorra

ARABA B 65 – 38 MARIANISTAS KONPROMEZUA

Amaia Herran -

, Juniorra
Partidua eguerdiko 13.00etan hasi zen Divinon. Marianistasek hasiera egokia izan zuen, jokalariak kontzentratuta atera ziren eta horrek zenbait saskiratze ekarri zituen. Arabako jokalariak berriz, partiduko hasieran ez zituzten puntu gehiegi lortu, baloia saskian ez baitzen sartzen. Horrenbestez partiduko markagailua 11-9 izan zen lehenengo laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean Arabako jokalariak intentzitatea igo eta presiozko defentsari esker 25-6ko partziala lortu ziren.

Bigarren zati osoan zehar etxekoak partidua kontrolatzen jarraitu zuten, nahiz eta saskiratze gehiegi ez lortu. Bukaerako markagailua 65-38 izan zen.

Partidutik nabarmentzeko, gure jokalari baten itzulera eman zen, Uxue Galarzaren itzulera zehazki. Lesio luze baten ondoren, aurtengo ligako lehenengo partidua jokatu zuen larunbatean.