eus  

KKadetea

URGATZI A 56 – 33 ARABA 03

Jon Uriarte -

, Kadetea

Esperantza da galtzen den azkena. Ideia horrekin joan ginen partidura. Aurre-denboraldiko partidua buruan. Irabazteko gogoekin.


Baino, errealitatea gailendu zen. Ez ginen behar bezala sartu partiduan. Oraindik ohean, oraindik lo. Agian urduri, edo agian, soilik, gu baino hobeak ziren.


Hasieratik markagailuan diferentzia ezarri zuten. Hirukoak eta presioa, gure akabera. Horren erakusgarri, 16 minutu baino gehiago behar izana 10 puntura heltzeko.


Partiduko momentu batzuetan adorea eta borrokarako grina erakutsi genuen arren, baloi galduak eta horrek sortutako deskonexioak gurekin akabatu zuten.


Bigarren zatia antzekoa izan zen. Defentsa onak eta korrika egiteko gogoak batzuetan, baloi galduak eta kontrakoen saskiratze errazak bestetan (gehienetan). Amaieran, 56-33.


Lanean jarraitzeko gogo gehiago. Hobetu beharrekoez hausnartzeko beste modu bat. Gustura ekingo diogu asteari.


1, 2, 3 … ARABA!