eus  

JJuniorra

Foto

GERNIKA KESB 55 – 84 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Garaipena Gernika-n Euskadiko selekzioetako Txapelketaren geldialdiaren ondoren.

Entrenamendu oneko bi asteren ondoren, Gernikara hurbildu ginen pasadan larunbatean, entrenamenduetan izandako sentsazio on horiek partidara eramateko asmoarekin. Partida, bai erasoan bai defentsan, kontzentratuta hasi genuen, erritmo onean jokatuz eta trantsizio onak lortuz. Honen ondorioz lehen laurdenaren amaieran 11 eta 22-ko markagailua ekarri zuen.

Bigarren laurdena, lehenengoaren bide beretik joan zen, atsedenaldirako 27 eta 42-ko markagailu bat erakutsiz.

Atsedenaldiaren ondoren, gure ideia lehen partean erakutsitako jokoarekin segitzea izan zen,ahalik eta denbora posible handienean erregularrak izaten saiatuz. Hori gure helburua izan zen, eta hein handi batean lortu genuen, pixkanaka markagailuan alderdia haundituz, eta 55 eta 84-ko markagailua lortuz.