ARABA 53 – 33 CORAZONISTAS A
Entrenamendu gogorrez betetako astea eta gero, Juniorrak mentalki prest heldu ziren Corazonistasen aurkako partidura. Partidu hasieran Corazonistaseko jokalariak Arabako akatsez baliatu ziren eta partiduko lehenengo puntuak lortu zituzten. Hala ere Araba Bkoak partidura segituan sartu ziren eta markagailua 12-10ko puntuazioarekin jarri zuten.
Bigarren laurdena nabarmena izan zen defentsako lanaren ondorioz. Etxekoak defentsa gogorra jarri zuten martxan eta horrek baloi berreskuratzeak eta kontraerasoak ahalbidetu zituen. Alaznek momentu onak izan zituen, erasoan kideak laguntzen eta saskiratze erosoak lortzen jardun baitzen.
Hutsartea eta gero, Corazonistasekoak zonako defentsan kokatu ziren, baina etxekoak berehala eman zuten erantzuna Eneritz eta Haizeak lortutako bi hirukoen bidez. Modu honetan Arabak 10 puntuko diferentzia lortu eta laurden bukaera-arte mantendu zuen.
Azkeneko laurdenean Coraseko jokalariak kontzentratuta atera ziren eta etxekoei zenbait baloi lapurtzea lortu zuten. Modu honetan 4 puntutara kokatu ziren. Jarraian hutsartea eta kantxara bueltatu bezain pronto hiruko garrantzitsua lortu zuten etxekoak Gararen eskutik. Ondoren kontraerasoen bitartez eta intentsitate handiko defentsaren bitartez Arabakoak partidua kontrolatu zuten eta modu horretan bukatu zen partidua, 53-33ko markagailuarekin.
Azken albisteak