eus  

KKadetea

Foto

LOIOLA 35 - 44 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo - Foto: Maitane

, Kadetea

Bilbora bidean zioan Asador Loiola Indautxuren aurka garaipen bolada onarekin jarraitzeko asmoz.


Partidua motel hasten zen. Urduritasuna. Defentsa “onak” edo eraso txarrak. Hala ere, Loiola gustura zegoen erritmo honetan, 12-5ekoa jartzen. Merituzko jokaldi batzuen ostean, soilik 2 puntuko desabantaila. Partidua zirraragarria izango zen.


Bigarren laurdenaren hasieran, partidu berdina. Oso motela, kontraerasorik gabea. Gustura jolasten duen erritmoa ezartzea ezin izan zuen lortu Asadorrek. Loiolak, erosotasunaren barruan, 25-17 jarri zuen markagailua, Gibajasi hutsartea eskatzera behartzen. Hortik aurrera, paseak, kontraerasoak, defentsa intentsitate altua eta joko alaia. Atsedenaldira, 25-27 goitik.


Hirugarren laurdenaren hasieran, gauzak berdin. Tira-mirak bi aldeetan, partzial txikiak bi aldeetan. Inork ez zuen lortzen alde handia markagailuan. 32-34 eta dena erabakitzeke.


Azken laurdenaren hasieran, antolamendu berdina. Guk gurea, Loiolari ezin egin utzita. Hainbat jokalariren gorputz eta arima aritzearekin, partidua aurrera ateratzea lortu zen, azken laurdenaren hasiera on batekin. Hala ere, guztien inplikazioa beharko dugu hemendik aurrera goruntz begira jarraitzeko. THREE IN A ROW!


LA CRACK

Mariak saskiratze erabakigarriak sartu zituen, eta aurkako taldeko jokalariei egindako presioa ikaragarria izan zen. Partida galanta berea!


LA DURA

Aitana, erreboteak, laguntzak, lapurretak eta zenbatu ezin diren hainbat eta hainbat defentsako ekintza onak.


LA DANDY

Nahia, berak egin izaten duen jaurtiketa itsusia sartzea lortu zuen, sartzea espero ez duzun horietakoa


VAYA DIA

Talde osoaren lehenengo 15 minutuak. Erritmorik gabe irabaztea ez zegoen. Eskerrak berreskuratu zela…