SAN VIATOR A 46 - 40 ARABA 04
Bigaren itzulia San Viatorren hasi genuen, sailkapeneko lehenak. Haien aurka jokatu genuen azken partidan ikasbide bat eman ziguten eta larunbat honetan gure txanda zen. Beldurra alde batera utzita minuturo borrokatzen aritu ginen.
Partida ohituta ez gauden ordu batean hasi zenez, beroketan dinamikan sartzea kostatu zitzaigun. Hala ere, partida energiaz beteta hasi zen gure aldetik eta horrela izan zen partida osoa.
Lehen zatian, babesari begira aldaketak ikusi genituen, nabaritzen baita landutakoa: erreboteak hartu genituen, laguntza gehienetara ailegatu ginen, banakoan estutu genuen, pase-lerroak babestuta zeuden eta hitz egiten genuen, gainera borroka asko eragin genituen baloien bila lurrera botatzen ginelako. Baina erasoari begira, ez genuen asko asmatu. Espazioak errespetatu genituen eta baloi gutxiago galdu genituen, eta honi esker tiro libreak lortu arren, ez genuen bat sartzen, ez saski azpian ez erditik.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, defentsa gutxitu genuen, baina hutsarte baten ondoren lehen zatiko intentsitatea berreskuratu genuen. Are gehiago, hiru falta jaso genituen gure alde blokeoak goitik pasatzeagatik. Beste aldetik, erasoan gehiago egiten hasi ginen eta aurrean jarri ginen puntu batekin.
Bukatzeko, lehiakideak zona bat planteatu zuen eta apurtzeko gai izan ez ginenez, galdu egin genuen 46-40.
Galdu egin genuen arren, partida hau positiboki ikusten dugu. Amorruarekin joan ginen ez genuelako irabazi, baina burua gora eraman genuen eta lan ona egin genuen sentsazioa eraman genuen. Datorren astean gehiago eta hobeto.
Aupa Araba!
Azken albisteak