eus  

KKadetea

ARABA 03 35 – 43 MARIANISTAS KIROLATSUNA

Jon Uriarte -

, Kadetea

Partidu gogorra ligako liderraren kontra. Goizeko 9:00etan partidua.


Ez ginen kontzentratuta sartu partidura, baloi gehiegi galduta eta oso lasai defentsan. Orain arte, jokatutako partiduetan hasierako dinamika txarra aldatzea kostatu zaigu, partidu honetan, aldiz, burua altxatu, korrika egin eta defentsa gogortzea lortu genuen. Sarrerak eta hirukoak sartuz, 12-5eko partziala lortu genuen eta lehenengo laurdenaren amaieran, markagailua 12-14 izan zen.


Zoritxarrez, ezin izan genuen erritmo hau mantendu, eta Marianistas bere jokoa egiten laga genien. Defentsan lekuak usteagaitik eta aurkarien eskumutur finagaitik, atsedenaldira 18-30 heldu ginen.


Hirugarren laurdenean indarrak berdindu ziren, eta erasoan saskiak kostata sartzen ziren bi alboetan. Defentsak nabarmendu ziren eta partiduaren erritmoa moteldu zen. Ezin izan ginen markagailuan gerturatu, baina baloi guztiak borrokatzen genituen eta laurdena berdinketan geratu zen. (7-7)


Azkenengo 10 minutuak, urduritasun gabe eta alaitasunarekin jolastuz, ligako liderrari laurdena irabaztea lortu genuen, 10-6. Ondo defentsan eta mugimendua erasoetan. Harro egoteko partidua, baina oraindik hobetzeko gaitasun eta asmoarekin.


35-43 markagailuan, hemendik Marianistas zoriondu, eta datorren asteko partidua buruan, Esasa Araskiren kontra. Denok gonbidatuta zaudete partidua ikustera eta Araba animatzera.


1, 2, 3... ARABA!