LOIOLA INDAUTXU-01 50 – 60 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena bigarren itzuliaren lehen
partidan.
Partidak ondo bereizitako hiru parte izan
zituen:
1. Lehen laurdenean, ez genuen gaizki erasotu, nahiz
eta baloia mugitzeko eta abantailak aurkitzeko orduan argitasun falta
izan. Defentsan, hala ere, nahiko nagi egon ginen, eta horrek
Loiola-k lehenengo 10 minutuetan 18 puntu lortzea eragin zuen.
2.
Bigarren eta hirugarrenen laurdenetan, erasoan, lehen larudenaren
antzeko tonikarekin jarraitu arren, desberdintasun handiena defentsan
egon zen. Hemen, gure kontzentrazioa eta intentsitatea asko igo zen,
honen ondorioz Loiola-ri puntuak eskuratzea gehiago kostatu
zitzaion.
3. Azken laurdenean, hala ere, gure kontzentrazio-maila
jeitsi genuen. Loiola, markagailuan, asko hurbildu zitzaigun, baina
gure kontzentrazio-maila berreskuratzea lortu genuen, horrela 50 eta
60-ko markagailu batekin iritsi ginen partidaren amaierara.
Azken albisteak