eus  

BBigarren Maila

Foto

ARANGUREN MUTILBASKET 69 - 61 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Iker García -

, Bigarren Maila

Araba porrotarekin bueltatu zen Mutilvatik, non etxekoek partidua menderatu zuten eta kanpotarrak atzetik ibili ziren markagailua irauli nahian 5.minututik.


Arabak bazekien garaipena lortzeko gauzak oso ongi egin behar zituela, ia-ia perfekziora hurbiltzen; eta ez zen hori gertatu.


Etxekoen defentsa onak kanpotarren erasoa etetea lortu zuen; gainera, jaurtiketa libreen portzentaje oso kaskarrak (7tik 1 atsedenaldira), azaldu ezin daitezkeen huts egindako saskiratze errazak eta Arangurenek 3. eta 4. laurdenetako momentu erabakigarrienetan asmatu izanak garaipena ezinezkoa bilakatu zuten.


Lanera bueltatu behar gara orain etorkizunean aukera gehiago izateko. Aste honetan Toju izango da Divino Maestro bisitatuko duen taldea. Derbi gasteiztarra. Hyundai Autolasa Toju garaipen garrantzitsu batetik dator, eta nahiz eta 5 porrotekin egon, ez da ahaztu behar zer nolako kalitatea duten bere jokalariek.


AUPA ARABA!