eus  

IInfantila

ARABA 35 – 28 EGIBIDE ARASKIESKOLA

Jon Uriarte -

, Infantila

Ia hilabete bat eta gero, azkenekoz bueltan ginen gure etxean larunbat goiz batean. Divino Maestro, berotasuna.


Asteko entrenamenduak eta gero, jolasteko gogoa. Ikasitako gauzak praktikara eramateko gogoz. Eta denbora batez, lortu zen.


Lehenengo zatia oso ona, pase eta mozketak eginez. Eta teknikoki ikasitako gauzak egiten saiatuz. Oso gogotsu, aurkariei lasai jolastu gabe utziz.


Bigarren zatia, aldiz, guztiz kontrakoa. Jolasteari utzi izanak Araskiri erraztasunak eman zizkion. Eta gu, erreakzionatu gabe.


Hala ere, markagailuari dagokionez, alde nahikoa lortu zuten neskek garaipena eramateko.


Beste aste bat aurretik lanean jarraitzeko, gauzak gogoz eta ilusioz egiteko irrikaz.


1, 2, 3… ARABA!