ARABA LA BOLSA GENEROSA 43 - 48 HIUNDAY AUTOLASA TOJU
Arabak etxean galdu zuen emozioz beteriko partidu batean baina oso puntu gutxikoan.
Partidu berdintsua 40 minutuetan zehar, non defentsek eta saskian asmatze ezak nagusitu ziren, eta zurigorriek ezin izan zuten ohiko puntuetara iritsi.
Etxekoak talde jokoan oinarritu ziren erasoan, eta kanpotarrak barrutik ondo itxi ziren jaurtiketa ugari utziz, eta hori ezin izan zuten aprobetxatu etxekoek (32tik 4 hitukoetan).
Beste zelaian kanpotarrak beren barruko joko sendoan oinarritu ziren eta Arabaren defentsak nahiko ongi funtzionatu zuen nahiz eta fisikoki askoz ahulagoak izan.
Baldintza hauekin iritsi ginen partidu amaierara non Arabak ez zuen lortu bere erasoko emaria handiagotzea eta Tojuri 48 puntuak balio izan zioten partidua lortzeko.
Orain astebeteko atsedena aurretik, eta gero Leioa bisitatuko dugu. Ligako koliderra da, eta defentsa oso sendoa zein eraso joko oso antolatua duen taldea da. Joko estilo oso ezberdinak elkar ikusiko dute igandean (hilak 16).
AUPA ARABA!
Azken albisteak