EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO 51 – 71 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena non Doctor Jekyll eta Mister Hyde ikusi genituen
Partida honetan, taldearen bi aurpegi oso ezberdin ikusi genituen: lehenengo 20 minutuak eta azkenengo 20-k.
Lehen
partean,
oso pasibo eta kontzentrazio gutxirekin irten ginen. Honek erasoan,
oso ideia gutxirekin eta fluidotasunik gabe jokatzea ekarri zuen.
Kantxaren
bestaldean,
defentsan, kontzentrazio falta honek Easo-k erasoan korrika egin ahal
zezala eragin zuen, eta eraso estatikoan, baloiaren atzetik beti
izatea ekarri zuen. Atsedenaldian, 38-31-ko markagailua: gauzak
gaizki egiten ari ginelaren islada.
Aldageletatik pasa eta
ideiak argitu eta gero, bigarren partean,
gure kontzentrazioa eta intentsitatea asko igo ziren.
Honen ondorioz, erasoan, fluidotasun eta abiadura handiagoarekin
jokatu genuen, baloia azkartasun handiagoarekin mugituz eta
jaurtiketa argiak lortuz. Bestalde, defentsan, 1x1-k eta laguntzak
oso ondo defenditu genituen, Easo-ren baloi zirkulazioa hein handi
batean zaildu zuena. Bigarren partearen
partziala,
13-40, jokoan gertatu zenaren erreflexua izan zen.
Azken albisteak