eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 80 - 42 TABIRAKO BAQUE

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

        Asador 10 Gibajas-ek partida oso on bat burutu zuen pasadan larunbat arratsaldean.


        Pasadan asteburuan jokatutako partida arte, partida gehinetan, intentsitate-minutuak eta joko ona, kontzentrazio gabeko minutuekin aldizkatzen genituen.

        Hau ez zen gertatu Tabirako-ren kontrako partidan. Kontzentratuta eta bizi egon ginen partidaren 40 minutuetan. Honek erasoan erraztasunez eta abiadurarekin jokatzea eragin zuen. Baloia abiadurarekin mugitu genuen eta jaurtiketa-posizio onak lortu genituen. Bestalde, defentsan, oso ondo egon ginen 1x1-etan eta laguntzetan, Tabirako-ren baloi zirkulazioa asko zailduz. Aparte, errebotea nahiko ondo kontrolatzen jakin genuen, horrela, erasora azkar ateratzeko aukera eukiz.

        Laburbilduz, oso partida osoa azken asteburu honetan egin genuena. Bide honetatik jarraitu behar dugu.