eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 39 - 62 ARASKI

Markel Uriarte - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Arratsaldeko 16:00etan baloiak gora egin zuen San Viatorren. Partidu hasieran, defentsak erasoak baino hobeto. Bi taldeek saskiratze gutxi eta oso landuak sartzen zituzten soilik, eta ez zuten alde handirik lortzen. Hala ere, azken minutuetan, etxeko taldeak 6-0 partzial bati esker, aurrealdea hartzea baimendu zion, 14-9.


Bigarren laurdenaren baitan, Gibajasen defentsako lan onari esker, Gernikak ezin saskiratu zebilen, eta etxekoek probetxuz jokatuz, 8 puntuko aldea lortu zuten. Orduan, Gernikak hutsarte bat eskatu eta partidua berdintzea lortu zuten azkar batean, defentsa gogortuz. Hala ere, atsedenaldira Asador 3 puntu gora iristen zen, 26-23.


Hirugarren laurdena gogotsu zuen Gibajasek. Erasoan baloia ondo mugituz eta defentsa gogor batzuei esker aldea irekitzea lortu zuten. 3 minuturen faltan 11 puntuko aldea zegoen markagailuan, eta hortik aurrera Gernikak erritmoa handitu nahi izan zuen, baino Asadorrek ondo erantzun zin horri. Laurden amaieran 12 puntu gora etxeko taldea, azken segunduko hiruko bati esker.


Azken laurdenean bi taldeak estutuz jarraitu zuten, hainbat gauza zeuden jokoan, ez bakarrik garaipena. 8 puntura hurbiltzea lortu zuen Gernikak, baino Gibajaseko neskak, azken esfortzu bati esker, hainbat kanasta erraz lortu zituen. Partidu oso ona, +16ko aldea lortuz, basket averagea berdinduz, 58-42. Hau da bidea neskak. 1, 2, 3, Antzarrak!!!


LA CRACK

Judith. 7 puntu jarraian lortu zituen gauzak gaizki zeudenean, hiruko batekin bukatuz. Lesioaren osteko itzulera ona!


LA DANDY

Maria. Momentu zailenetan, 2+1eko eder bat lortu zuen.


LA DURA

Sasha. Defentsa eta erreboteak. Gernikako jokalariak kanastara eroso ez sartzea lortu zuen uneoro.


VAYA DIA

Entrenatzaileak. 16 puntuko aldearekin, 3 puntuko kanasta bat sartzeko prestatu zuten jokaldia, aldea 14 puntukoa zela pentsatuz.