eus  

JJuniorra

Foto

FUNDIBIDE ISB 50 – 56 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Basketbasko

, Juniorra

Asador 10 Gibajas-ek Eguberritik itzuli eta gero partida irregular batean garaipena lortu zuen.
        
Lehen partean, erasoan, trantsizio onak egin genituen, baloia ondo mugituz, eta tiro-posizio onak lortuz. Honek fluidotasunez saskiratzea eragin zuen. Hala ere, defentsan, lehen parte honetan, ez genuen kontzentrazio eta intentsitaterik eduki. Honek, Iraurgi 1x1-etan irabazle ateratzea, eta laguntza askotan, segundo bat berandu iristea ekarri zuen. 34 eta 37ko markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira.


Aldageletatik bueltan, gure defentsa hobetzeko asmo irmoarekin irten ginen. Eta modu batean, lortu genuen, baina erasotzea ahaztu zitzaigun. Honek hirugarren laurden honetako partziala nahiko motza izan zedila eragin zuen: 13 eta 7.

Azken laurdenean, gure prestazioak berriro ere igo genituen defentsan, Iraurgi 3 puntutan utziz. Erasoan, hirugarren laurdenean ikusitakoa zerbait hobetu genuen, baina lehen partean ikusitakora iritsi gabe. Partidaren amaieran, 50 eta 56.