eus  

KKadetea

Foto

IRAURGI 49 – 52 ASADOR 10 GIBAJAS

Markel Uriarte - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Hil edo biziko partidua aurreko asteburu honetakoa Azkoitian. Euskal Ligako A1 ligara pasea jokoan. Garaipena lortu ezkero, aukera asko txartela eskuratzeko, azkeneko jardunaldian zer gertatuko den kontutan izan barik.


Erasoan ideiarik gabe eta defentsan gogortasunik gabe hasten zen partidua, eta horren ondorioz, bigarren laurdenaren erdialdean, taldeak 16 puntu behera ikusten zuen bere burua, amildegi bazterrean, baino partidua botatzeko gogorik ez. Azkeneko minutuetan, taldeak ondo jokatu eta atsedenaldira inoiz baino biziago joatea lortu zuen.


Hirugarren laurdenak giltza izango zuen. Bi taldeek gora beherak izango zituzten, baino markagailuko aldea uneoro 13 eta 8 puntu artean mugituko zen, Iraurgiren alde beti. Baino hemen, 3 minutu falta zirenean, Gibajasen defentsa gogortu zen 2-11ko partziala lortu eta gero, aurretik jartzea lortu zuten, 42-43.


Azkeneko laurdena, emozio ugari. Hasiera on bati esker, mantendu genuen 7 puntuko aldea lortu genuen, baino ez sufrimendurik gabe. Amaierako erabaki batzuk partidua kolokan jartzea eragin zuten, baino Aneren sarrera bat azken minutuaren barruan partidua guztiz itxi zuen. Hala ere, Iraurgik azkeneko hiruko bat izan zuen sartu ez zena.


Garaipen honekin, A1 ligarako sailkapena lortuta! Zorionak neskak!

1, 2, 3, Antzarrak!


LA CRACK

Talde guztia. 16 puntuko desabantaila berreskuratzea lortu zuen bigarren zati oso on batean. A1 ligako taldea gara!


LA DANDY

Judith. Amesgaiztoa izan zen Gipuzkoako taldearentzat uneoro. 4 hiruko lortu zituen, baten bat harritzekoa benetan. Partidu oso ona berea.


LA DURA

Nahia. Gure kapitaina denak dena eman zuen zelai barruan, eta taldea goian mantentzea lortu zuen jokatu zituen 39 minutuetan zehar.


VAYA DIA

Zelako eguna beharrean, zelako astea. Ostiralean soilik entrenatu ahal izan zuen, gripeak jota egon zela aste osoan zehar. Hala ere, behar izan zenean, bertan egon zen.