eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 58 – 66 TABIRAKO BAQUE

Markel Uriarte -

, Kadetea

Sailkapenari begira, ez zegoen ezer jokoan azken partidu honetan, baino lehenengo fasea sentsazio onekin eta garaipen batekin amaitu nahi zuten bi taldeek, aurreko asteetako jokoa hobetzen jarraituz.


Gerora partidu guztiko dinamikarekin hasi zen partidua: erritmo baxua, intentsitate gutxi eta saskiratzerik sartu ezean. Lehenengo zati osoan zehar, 4 puntu baino gehiagoko aldea lortzea ezinezkoa zuten bi taldeek, nahiz eta partzial txikiak izan talde bakoitzak.


Bigarren zatia antzekoa izan zen. Saskiratzeak lortzea zail zeukan Gibajasek, baino lortzen zituztenean, Tabirakok kanasta azkarrak eta errazak egiten zituen, eta horrek, aurretik jartzeko aukera guztiak kentzen zituen.


Azken laurdenean barrena, Aurkariak partiduan oso gogotsu eta partidua eramateko irrikatan, nahi eta ezin izan zen. Tabirakok askatu ez zuen 6 puntuko aldea lortu zuen markagailuan, eta amaierararte mantendu zuten, amaierako 58-66ra iritsi arte.


Gibajasen partidu txarra, atzera pausua izan dena, eta pare bat pausu egin behar dituela aurrera bigarren fasea topera hasteko.


1, 2, 3, ANTZARRAK


LA CRACK

Paula. Puntu eta erreboteekin taldea partiduan mantendu zuen. Taldeko erreferentea izan zen.


LA DANDY

Maria. Beste taldeko piboten artean sartu, errebotea lapurtu, eta kanasta ezinezkoa lortu zuen.


LA DURA

Nahia. Taldeagatik dena eman zuen. Defentsa gogorra uneoro, baloiarekin eta baloirik gabe.


VAYA DIA

Bigarren fasea hasi baino lehen kolpea jaso zuen taldea. Eskerrak etxeko lanak aurreko astean egin genituen Azpeitin!