eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 66 – 58 GERNIKA KESB

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Basketbasko

, Juniorra

Lehen fasearen azken partidan garaipena lortu genuen, nahiz eta azken laurdenean gaizki jokatu.
                
Bi taldeen saski trukearekin partida hasi zen, lehen laurdenaren bukaerara 18 eta 16ko markagailuarekin iritsiz.

Bigarren laurdenean, pixkanaka-pixkanaka markagailuan abantaila handituz joan ginen, eraso azkarrak eta defentsan lehen laurdenean baino lan hobea eginez. Honela, atsedenera iritsi ginen 11 puntuko abantailarekin: 38 eta 27.

Aldageletatik pasatu eta gero, hirugarren laurdenean, lehenengo partearen dinamika jarraitu genuen, 18 puntuko abantaila handiena izatera iritsiz: 45 eta 27. Baina une horretan, kontzentrazioa galdu genuen, eta gauzak, dakigun bezala, egiteari utzi genion, hau Gernikak aprobetzatu zuen markagailuan pixkanaka hurbiltzen joateko, partida berdinduz. Nahiz eta berdindu,partida aurrera ateratzea lortu genuen, garaipena lortuz: 66 eta 58.