MARIANISTAS KOMPROMEZUA 44 – 65 ARABA B
Partidu benetan interesgarria Marianistasen arratsaldeko 16:30etan jokatu zena.
Lehenengo laurdena Marianistaseko jokalariak hirugarren marratik izan zuten asmakizunarekin hasi zen (3 hiruko sartu zituzten). Hala ere, Leyrek erasoan lortutako errebotei esker eta Eneritzeko lortutako bi saskiratzeekin, laurden bukaeran 3 puntuko abantailarekin kokatu zen Araba.
Bigarren laurdena ona izan zen Arabako jokalarientzat, kontraerasoan eta beste zenbait eraso egokien bitartez zenbait puntu lortu zituztelako. Bestalde, defentsan ez zuten behar beste intentsitate jarri eta 1x1etan Marianistasek puntu asko lortu zituen, baita erreboteen bitartez ere. Atsedenerako 6 puntuko ezberdintasunagatik zihoazen Arabakoak irabazten.
Bigarren zatian, helburu argia zegoen; aurkariak puntu gutxiago eskuratzea eta beraz defentsa lanak areagotu ziren. Presiozko defentsaren bidez, baloi asko lapurtu zituzten gure jokalariak eta horrekin batera erritmoa eman zioten partiduari, erritmo erosoa Arabakoentzat. Modu honetan 65 puntu lortu zituzten. Jokalari guztiak jarrera egokia izan zuten, errebote asko berreskuratu zituzten eta erasoetan, saskiko behealdean pase zuzenak egin zizkieten pibotei. Modu honetan Alazne eta Naroaren artean 30 puntu eskuratu zituzten.
Partidu ona izan zen lehenengo faseari itxiera emateko.
Azken albisteak