ARABA LA BOLSA GENEROSA 54 - 31 GETXO
Arabak Divino Maestron lortutako garaipen batekin lehen itzulia amaitu zuen, hirugarrena jarraian taldearentzat.
Partidua ondo hasi zuten etxekoek, baina hori ez zen markagailuan islatu. Minutu on batzuei esker, defentsa indartsu bati esker Getxo aurre hartu zuen markagailuan (partiduan lortu zuten lehen aldea, eta bakarra ere). Arabak bostekoan hainbat aldaketa egin zituen eta horrek erantzun zuen, horrela, partiduaren kontrola berreskuratzea lortu zuen.
Lehen laurdena pasata, partiduak ildo beretik jarraitzen zuen, zurigorriak defentsan ziren nagusi baina erasoan ez ziren fin ibili; horrek partidua ez haustera eraman zituen. Getxok defentsan partidua lokartu zuen, baina erasoan ezta ez ziren fin ibili. Gauzak horrela, markagailuko aldea pixkanaka-pixkanaka handiagotuz joan zen, betiere etxekoen alde.
Eguneko albisterik onena izan behar zuena txarrena bilakatu zen. Lorea Larrabide kantxetara bueltatu zen, urtebetez belauneko lesio baten erruz kanpo egon ostean; baina mugimendu txar batek partidutik kanpo utzi zuen berriro. Espero dugu istripua susto huts batean geratzea. Taldeak, afizioak eta batez ere, lehiaketak, asko eskertuko lukete. Eboluzioaren zain gaude.
AUPA LOREA!
Azken albisteak