EASA ARASKI 47 - 38 ARABA
Joan den larunbatean Esasa Araski bisitatu genuen bigarren ligaren
lehen partidan. Ondo entrenatzen hiru aste egon ondoren, oso kontzentratuta
ailegatu ginen partidara baina zerbait gertatu zen.
Partida ahalegin handiarekin hasi zen gure aldetik, hau defentsan
ikusi zen gehien bat, eta gero erasoen asmatzeak lagundu gintuen. Hasiera oso
positiboa izan zen.
Hala eta guztiz ere, hirugarren laurdenean intentsitateak eta
kontzentrazioak behera egin zuten eta 16-6ko partzial bat egin ziguten aukera
asko eman genizkielako erasotzeko, ez genuelako erreboterik hartu eta eta
ebakietan ez genuelako talka egin. Honek frustrazioa eta desmotibazioa agertzea
eragin zuen. Partidaren azken minutuetan berriz igotzea lortu arren, ez ginen
gai izan irabazteko.
Ez dugu amore emango eta honek gehiago borrokatzeko balio izango
digu.
Aupa Araba!
Azken albisteak