EUSKOART IBAIZABAL 60 – 54 ASADOR 10 GIBAJAS
Bigarren fasearen hasiera. Galdakaora bidaia, Euskoart Ibaizabal izateko aurkari.
Lehenengo laurdena hainbat saskiratzerekin hasi zen, zelaiko alde batean zein bestean, defentsak behartutako akatsak izanik. Laurdeneko 5. minutuan, Ibaizabalek 5 puntuko tartea lortu zuen, errebotea errez menderatuz. Laurdena berdin jarraitu zuen, eta amaierara 16-8 iritsi zen markagailua.
Erreakzioa behar zuen Asadorrek, eta bigarren laurdenaren hasiera halakoa izan zen. Markagailua berdintzea lortu zen, defentsa agresibo bati esker. Etxeko taldea, gainbeherarik izan gabe eta taldea izanik aktiborik garrantzitsuena, aldea hartzea lortu zuten berriz ere, bigarren aukerei esker batik bat. Atsedenaldira 32-25.
Gasteizko taldeak 20 minutu zituen aurpegi garbitu eta partiduari buelta emateko. Defentsa gogortzea zen asmoa, eta erasoan saskiratzea errazak lortzea. Erasoa bai, baino defentsa ez. Ibaizabalek kanastak lortzen zituen erraz, eta errebotean gailentzearekin batera, 44-38 azken laurdenera.
Gibajasek azkeneko aukera zuen, dena emateko momentua. Eta partidua amaitzeko 5 minutu falta zirelarik, 3 puntura kokatzea lortu zuten. Baino etxeko taldeak, lasaitasunez, 8 puntuko abantaila lortu zuen berriro, eta Aneren azken saskiratze bati esker, partidua 60-54 amaitu zen.
CRACK
Ane. 22 punturekin Asador partiduan mantendu zuen beti, bere ohiko maila berreskuratuz.
DANDY
Paula. Zonaldean mugimendu onak eta partidu polita aste t’erdi entrenatu gabe egon ostean.
DURA
Nahia. Taldeko agresiboena izan zen defentsan, aurkariek baloiak galtzea behartuz.
VAYA DIA
Errebotea. Hainbeste errebote ezin dira aitortu aurkariei, alderdi hori gehiago eta hobeto landu behar da!
Azken albisteak