ASADOR 10 GIBAJAS 71 – 64 EASO SLAM! GIGANTES
San Viatorren jasotzen zuen Asadorrek lehenengo faseko txapelduna: Easo. Intentsitatez beteta hasi zen partidu, bi taldeak gogor aritzen defentsan. Baloia ondo mugitu ostean, Gibajasek saskiratze errazak lortzen zituen, eta defentsan ondo aritzen ziren, baino Easo errebotean sendo azaldu zen, eta 15-14 utzi zuen markagailua laurden amaieran.
Intentsitate eta defentsa arloan berdin hasi zen bigarren laurdena. Baino diferentzia txiki batekin: Asadorrek errebotea aseguratzen hasten zuen, kontraeraso azkarrak lortuz horrela. Atsedenaldia baino lehenagoko 17-6ko partzial batekin, atsedenaldira 36-24 iritsi zen partidua.
Aldageletatik bueltan, Easo 3-2 defentsa zonal batekin ausartu zen, izan ere, aurreko partiduetan emaitza oso onak eman zizkien eta. Asadorrek baloia ondo mugitu arren, saskiratzerik ez zuten lortzen, eta Easok 2-12 partzial bati esker bi puntura kokatzea lortu zuten. Momentu horretan, etxeko taldeko Judith agertu zen, bi hiruko jarraian sartuz, arnasa hartu ahal izateko. Hala ere, Easo ondo jarraitu zuen, azken hamar minutuetara 52-49 iristen.
Azken laurdenean barrena etxeko taldeak defentsa maila mantentzea lortu zuten, nahiz eta faltaz gainezka egon, eta garaipena gertu ikusten zuten. Easok ez zuen erraztasunez saskiratzerik, eta Gibajasek baloia ondo mugitzen zuen kanasta errazak lortzeko. Partidu amaieran 71-64 eta bigarren faseko lehenengo garaipena.
HAU PARTIDUA!!
1, 2, 3, ANTZARRAK!!
CRACK
Ane. 25 puntu, 9/9 jaurtiketetan, 7/11 jaurtiketa libreetan eta 12 errebote. Gehitzekorik ezer gehiagorik ez.
DANDY
Alba. Hainbeste min pasa ondoren urtean zehar, gustora sentitu zen zelai barruan. Hainbat kanasta polit lortu zituen, bere diren slalom pare bat eginik.
DURA
Edozein izan liteke! Oso defentsa partidu ona talde osoaren partetik.
VAYA DIA
Judith. Baino zelako eguna beharrean… ZELAKO EGUNA! Taldea gaizkien zegoenean hainbat hiruko lortu zituen, taldeak lasaitasunez arnas hartu ahal izateko.
Azken albisteak