HONDARRIBIA IKASBASKET 64 – 68 ASADOR 10 GIBAJAS
Larunbat arratsaldea, Hondarribiara bidaia. Lehenengo fasean hirugarren geratu zenaren kontra partidua, eta 2 partiduak errez irabazi zizkigunak. Motibazioa.
Erritmo altuarekin hasi zen partidua, eta guk argi genuen: korrika, korrika eta korrika egin behar genuen partiduan egon ahal izateko. 6 puntuko aldea lortuta, hainbat akats jarraian egin genituen, eta etxeko taldeari partiduko abantaila eskaini genion, 19-17.
Bigarren laurdenaren baitan partiduko joera oso antzekoa izan zen. Saskiratzeak bi saskietan, eta uneoro bi puntu baino gutxiagoko aldeak markagailuan. Atsedenaldira, puntu bat azpitik 32-31.
Hirugarren laurdenaren hasieran, partidua berdin joango zela zirudien. Baino Hondarribiak erritmoa jaistea erabaki zuen, beste defentsa batzuk probatuz, eta honek kalte egin zion Gibajasi. Nahiz eta markagailuko aldea handia ez izan, 52-48, azken laurdenera etxeko taldea alde txikiarekin iritsi zen.
Azken laurdena. Etxeko taldeak zeukan guztiarekin defendatuko zuen berea zen markagailua. Eta lehenengo lau minutuetan lortu zuen. Baino gero, Asadorren neskak agertu ziren. Bi hiruko jarraian lortuz emaitzari buelta eman zioten. Hondarribiak arriskatu beharra eragin zuen honek, eta Gibajasek aurre hartu zion erritmo altua berriro jarriz. Azken minutuei ondo eutsi zion Gasteizko taldeak, eta garaipena bereganatzea lortu zuen. Markagailua, azkenean, 64-68 izan zen.
1, 2, 3, ANTZARRAK!
CRACK
Maria. Bai erasoan bai defentsan erabakigarria izan zen. Gauzak buruz gora jarri zirenean, taldea mantendu zuen, eta partidua +12 batekin amaitu zuen ± balorazioan.
DANDY
Alba. Hasiera kaxkar baten ostean, bigarren zatian agertu zen hainbat saskiratze zail lortuz eta markagailuari buelta eman ahal izateko.
DURA
Paula. Erreboteak, erreboteak eta erreboteak. Nahiz eta erasoan hain garbi ez egon, sekulako partidua defentsan.
VAYA DIA
Silvia. Taldeko DJ dena lo geratu zen Hondarribiara bidean… Eskerrak Gasteizera bidean bere maila berreskuratu eta musika ona jarri zuen.
Azken albisteak