FABIOLAS SAN ANTONIO 57-67 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Arabak Pradejonetik garaipen garrantzitsua ekarri zuen larunbatean. Talde errioxarrak bere etxean eskuratu ditu dituen garaipen guztiak, horrek erakusten digu zeinen zaila den bertatik emaitza ona lortzea.
Arabak baja ugari izan zituen (Arrate, Lorea, Maialen eta María), gauzak horrela lehen taldeko 7 jokalari besterik ez ziren jokatzeko. Taldeak bazekien partiduaren garrantzia, eta kontzentraturik eta gauzak argi zituela irten zen zelaira. Berehala lortu zuen 10 puntutako aldea, partiduan zehar mantendu izan zena.
Aitzitik San Antoniok erakutsi zuen zergatik hain zaila den beren zelaian irabaztea, eta partiduari ez zion aurpegia kendu hurrengoko 30 minutuetan. Dena den, kanpokoek ez zuten partidua arriskuan ikusi, beti ere 7 puntutako abantaila izan zuten gutxienez.
Arabak etxekoen bultzadak geldiaraziz garaipena Gasteizera bueltan ekartzea lortu zuten. Ausentziek junior berri baten debuta ekarri zuen, Uxue Galarza junior Bkoa, zeinek partidu benetan oso ona jokatu zuen taldearentzat. Zorionak!
Hurrengo igandean taldea Zizur bisitatuko du Ardoiren aurka lehiatzeko. Ardoi ia partidu guztiak irabazi ditu gaur arte, baina azken jardunaldian Sanignacioren aurka porrota pairatu behar izan zuten. Partidu polita espero da.
AUPA ARABA!
Azken albisteak