eus  

JJuniorra

Foto

LOIOLA INDAUTXU 01 54 – 59 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente -

, Juniorra

Garaipen borrokatua joan den igandean Bilbon lortutakoa.

Partidak hainbat fase desberdin izan zituen gure aldetik. Partida kontzentratuta eta joko ona eginez hasi genuen, bai defentsan bai erasoan. Honek lehen laurdenaren lehenengo bost minutuak bete arte iraun zuen. Lehen laurdenaren erditik bigarrenaren erdira arte, ez genuen eraso ideia argiekin, ezta beharrezko kontzentrazioarekin defendatu. Dena den, azken 5 minutuak atsedenaldira iritsi arte gure jokoa hobetu genuen, atsedenaldira 25 eta 28 markagailuarekin iritsiz.

Hirugarren laurdenean, lehen partearen azken minutuetako bide beretik jarraitu genuen, gure abantaila markagailuan handituz. Gutxi gora behera, aldea mantendu genuen markagailuan, baina partidako azken minutuetako kontzentrazio hutsegiteek, Loiola markagailuan hurbil zedila eragin zuen, 54 eta 59 markagailuarekin partidaren amaierara iritsiz.