eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 72 – 81 ARASKI

Alex Aguriondo - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Etxean jasotzen zuen Asadorrek Araski, Gasteizko derbia jokoan. Defentsan oso gogor hasi zuten bi taldeek, baino erasoan akatsak eginez, inork ez zuen alderik lortzen. Laurden erdialdean, 6-0ko partzial batekin, Gibajas errenta txiki bat lortzen zuen, 10-5, baino Araskik ez zuen etsiko, beste partzial batekin, 14-17raino eraman zuten markagailua.


Bigarren laurdena antzerako joan zen. Araskik zelai osoko presioa ezarri zuen, hainbat baloi lapurtuz saskiratze errazak lortuz. Hutsarte baten ostean, Asadorrek presioa ondo ateratzea lortzen zuen, eta azkeneko minutura, markagailua berdinduta iritsi zen. Horrela gauzak, Araskik bi hiruko jarraian lortu eta 30-36 iritsi ginen atsedenaldira.


Bigarren zatiaren hasieran Gibajasek, etxean jokatuta, pixkat gehiago estutu behar zituen hortzak markagailuan hurbildu ahal izateko. Hain izan zen estutasuna, partidua uneoro egon zela hiruzpalau punturen tartean. Hiruko batekin aurretik jartzea lortu zuen Asadorrek, eta 2+1eko batekin, laurden amaierara 64-60 iritsi zen.


Erabakigarria izango zen azkeneko laurdena, argi zegoen. Hiruko batekin hasi zuen Araskik, markagailua gehiago estutzeko. Ostean, Gibajasek saskiratzerik sartzea ez zuen lortzen, uztaila txiki ikusiz, eta Araskik, kontraerasoan, saskiratzeak lortzen zituen. Etxeko taldea behera etorri zen azken minutuetan, eta Araskik 9 puntuko aldea lortu zuen, partidu amaierara 72-81 iritsiz. Partidu polita bizitakoa!


1, 2, 3, ANTZARRAK!!!


CRACK

Paula. Taldeko puntu eta errebote gehien hartu zituen. Partidu oso ona berea.


DANDY

Alba. On fire. Hirugarren laurdena berea egin zuen, eta hainbat saskiratze polit sartu zituen.


DURA

Aitana. Zelaian egon zen uneoro dena eman zuen defentsan, jokalari guztiak oso ondo defendituz.


VAYA DIA

Azken Laurdena eta Jaurtiketa Libreak. 12-25 partziala jaso genuen, garaipena eskuratzea oztopatu ziguna, eta %50 batekin amaitu genuen partidua jaurtiketa libreetan, hobetu beharra.