eus  

KKadetea

Foto

GERNIKA 67 – 47 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo -

, Kadetea

Gernikara bidaia zuen Asadorrek, Malosten jolasteko, partidu oso garrantzitsu bat aurrean izanda. Partidua ez zen oso ondo hasi, 11-2ko partzialarekin, eta horren ostean, Gibajasek indartsuago jolasten hasi zen, nahiz eta Gernikak markagailuko aldeari ondo eutsi izana, 18-13 amaieran.


Bigarren laurdena bide berdinetik joan zen hasieratik bukaerara. Saskiratzeak bi aldeetan. Kanpoko taldeak ez zuen erritmoa egokia aurkitzen, eta Gernika eroso zegoen, kanasta onak lortuz eta defentsa gogorrak eginez. Horrela gauzak, 10 puntuko aldea zegoen markagailuan atsedenaldian, 29-19.


Bigarren zatiaren hasieran misio zehatz bat zegoen: markagailuari buelta eman. Taldeak defentsa gogortu zuen, Gernikaren erasoak akatsez betez. Etxeko taldeak ez zituen saskiratzeak erraztasunez lortzen eta, gutxinaka, markagailua estutzen zihoan. 2 minuturen faltan, markagailua berdintzea lortu zuen Asadorrek, baino Gernikak 5 puntu jarraian sartu eta 43-38 utzi zuen partidua.


Oso eroso ibili ziren etxekoak azken laurdenean. Asador indarrik gabe geratu zen, eta hirugarren laurdeneko maila ezin izan zuten berreskuratu. Gernikak errez, Asadorrek oso zail. Eta markagailua, partiduaren amaieran, 67-47 izan zen.


ALTZA BESTERIK EZ DA GERATZEN. 1, 2, 3, ANTZARRAK!!!


CRACK

Gurutze. 10 hilabete lesionaturik egon ostean, saskibaloi kantxa batera itzuli zen, saskiratze bat lortuz ere. Asteburuko berririk onena, duda barik! ONGI ETORRI BERRIRO GURU.


DANDY

Alba. Ikusleak harritu zituen hainbat saskiratze eder lortu zituen.


DURA

Nahia. Beste behin ere, taldeko estandartea izan zen defentsan.


VAYA DIA

Paula. Ez zitzaion ezerez atera, eta denborarekin txikituz joan zen. Etorkizunerako hobetzeko balioko zaio. Eta lanean jarraitzeko.