eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 76 – 49 GERNIKA KESB

Ibon Saenz de Lafuente -

, Juniorra

        Garaipena lortu genuen pasadan larunbatean, bigarren txanparen lehenengo partidan.


        Taldeak partida oso ona jokatu zuen. Bai erasoan eta baita defentsan ere, taldea partida osoan zehar seriotasun eta kontzentrazio maila altu batekin aritu zen, erritmo altuarekin jokatuz; horren adierazle garrantzitsuena bigarren laurdenean eskuratutako partziala izanik: 30-4.


      Bigarren laurden oso ona egin genuen arren, bigarren zatian ildo beretik jarraitu genuen, nahiz eta momentu batzuetan kontzentrazioa galdu.


        Dena den, harro sentitzeko partida izan zen, hazten jarraitzeko balio behar gaituena.