ARABA LA BOLSA GENEROSA 73 - 63 MUNGIA ST
Landutako garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Arabak igandean Mungiaren aurka. Talde bizkaitarrak nahiz eta baja garrantzitsua izan ez zion aurpegia kendu partiduari eta partidu oso ona eta serioa jokatu zuen. Bazekiten aukera ona zutela sailkapenaren goiko postuetara heltzen saiatzeko.
Lehendabiziko 30 minutuetan partidua -1 eta +8ko aldeekin maneiatu zen, gehienetan etxekoen alde; baina Mungiako zonakako defentsak ez zuen utzi partidua guztiz apurtzen.
Azken laurdeneko etxekoen defentsako aldaketa batek partidua erabakita utzi zuen, eta partidu amaiera “lasaia” izan zuten. Beste garaipen bat zurigorrientzat, bosgarrena jarraian. Hurrengo astean Logroñoko San Ignacio bisitatuko du taldeak, aurten igotako taldea.
AUPA ARABA!
Azken albisteak