eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 61 – 50 CARNICAS SAN MARCIAL HONDARRIBIA

Markel Uriarte -

, Kadetea

Partidu oso garrantzitsu batean, Hondarribia jasotzen zuen Asadorrek etxean. Gaizki zen jokoa, 4-10eko partziala jaso zuen hain zuzen etxeko taldeak. Baino hutsarte baten ostean, hainbat gauza hobetu ziren: intentsitatea handitu eta defentsako lana hobetu. Beltzeko neskak beste aurpegi batekin atera ziren, eta hainbat kontraeraso saskiratzea lortu zuten, laurdena 14-16 amaituz.


Bigarren laurdena oso berdindua izan zen. Inork ez zuen partidua hain garaiz galdu nahi. Hondarribiak defentsak aldatzen zituen noizbehinka, Gibajas partidu erritmoa moteltzeko asmoz. Baino hauek, zelai osoko defentsa gogorrarekin, aurkariak nekatzea lortzen zuen.


Atsedenaldiaren ostean partidua antzeko zihoan, esfortzu fisiko handiak egin behar izan zituzten bi taldeek, baino Hondarribiak gehiago nabaritu zuen. Markagailua antzeko zihoan beste behin, 43-40, baino sentsazioak hobeak ziren Asadorrentzat.


Erabakigarria izango zen azken laurdenaren hasieran, gure neskak gogotsu hasi ziren, eta kanpoko taldeak izandako partidu osoko nekea igarri zen. 11-4ko partzial bat markagailuan askatu ez zuten 10 puntuko aldea lortzeko. Hondarribia saiatu izan bazen ere, Asadorrek uneoro zuen partiduaren kontrola, eta partidua 61-50 bukatu zen.


BORROKAN JARRAITZEKO GARAIPEN ONA!

1, 2, 3, ANTZARRAK!


CRACK

Alba eta Judith. Taldeko hegalekoak partidu oso ona burutu zuten, saskiratzeko lekua aurkituz askotan.


DANDY

Paola. Lehenengo laurdeneko erreakzioan 6 puntu jarraian, oso partidu ona berea.


DURA

Nahia. Taldeko pilarea izan zen defentsako arloan, aurkariari erasoak oztopatuz.

Paulari aipamen berezia egin behar zaio, zonaldea berea egin baitzuen ere.


VAYA DIA

Maria. Astean zeharreko lesio baten erruz ezin izan zen %100ean egon, baino barruan zuen guztia eman zuen taldea lagundu ahal izateko.