eus  

KKadetea

Foto

OINTXE ARASKI 60 – 67 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Lehenengo sailkatuaren kontra zeukan derbia Asadorrek. Uste bezala hasi zen partidua: defentsan intentsitate asko eta erasoan kontraeraso azkarrak. Kanpoko taldea gaina hartuta zuela zirudien, baino Araskik lortutako kalitate askoko saskiratzeak markagailua berdinduta mantentzen zuten. 4 minuturen faltan, Asadorrek defentsa maila jaitsi eta Araskik ondo baliatu zuen, laurden arteko atsedenaldira 6 puntu gora joaten, 20-14.


Bigarren laurdenaren hasierak ez zuen konfiantza askorik ematen. Erraztasunez jolasten zuen Araskik, eta markagailuko aldea 8 puntura handitzen zuen. Momentu honetan, hutsarte baten ostean, gure neskak beste modu batera aterako ziren zelaira, eta 0-9ko partzial bati esker markagailuari buelta ematea lortzen zuten. Hala ere, etxeko taldea hirukoak sartuz lehenengo zatia aurretik amaitzea lortu zuen, 33-29.


Atsedenaldiaren ostean partidua berdin jarraitu zuen, saskiratzeak bi aldeetan, eta bietako inor partidua apurtzeko gai. 5 minuturen faltan, Gibajasek hainbat saskiratze jarraian lortu zituen, markagailuari buelta emateko eta laurdena 47-49 amaitzeko.


Azkeneko laurdenaren hasieran, kanpoko taldeak defentsa gogortu zuen, eta etxeko taldeari saskiratzeko erraztasunak murriztu zizkion. Horren adibide 2-10eko partziala izan zen. 5 minuturen ostean, Asadorrek 11 puntuko aldea zuen, baino Araskik berean jarraitu zuen, 4 punturaino murriztuz aldea. Hala ere, beltzezko neskak gogor ekin zioten azkeneko minutuei, eta partidua eramatea lortu zuten, 60-67, horrek zekarren sariarekin.


GARAIPENA ETA EUSKAL LIGAKO FINAL FOURRERAKO TXARTELA! 1, 2, 3, ANTZARRAK!!!


CRACK

Ane. Partidu osoan zehar taldeko erreferentzia izan zen, kolore anitzeko saskiratzeak lortuz. Partidu ikaragarria!


DANDY

Alba. Taldeak gehien behar zuen, berriz ere agertu zen, kanasta sinesgaitzak lortuz.


DURA

Talde guztiak egin zuen defentsako partidu oso ona, intentsitatez eta agresiboa.


ZELAKO EGUNA

Egun bedeinkatua, hobeto esanda. Asador 10 Gibajas FINAL FOURerrako txartela lortu zuen eta!


PD: aipamen berezia ez bakarrik 40 minutuetan zehar garaipena posible egin zuten 10 jokalarientzat, baizik eta astez aste, egunez egun, entrenatzera datozen 13 antzarrei, taldeagatik dena ematen eta aitzakia bat bera ere jarri barik.