JOTAKE 26 - 24 ARABA 03
Porrot gogorrari
aurre egin behar izan zioten kadeteek aurreko asteburu honetan. Oraingoan
Jotakeren aurka aritu ginen Ibaiondon.
Partida defentsa biziarekin hasi genuen baina erasoan arreta galduta: ez genuen baloia eskatzen, inor ez zen mugitzen baloirik gabe eta 1x1 erasoak galeran bukatzen zuten. Hala ere, pixkanaka sartu ginen, eta baloia mugitzen eta tiroak ondo aukeratzen hasi ginen. Defentsa on baten eta erasoan irakurketa on baten konbinazioak markagailuan abantaila hartzea baimendu ahal izan zigun, baina ez zen horrela izan. Partida osoan zehar nabarmen egon ziren huts egindako tiroak 1x0 kontraerasoan, taularako saskiratzeak errebote baten ondoren, atzeko ateak edo sartzeak, jaurtiketa libreak eta hirukoitzak. Bestalde, Jotake ere asi zen baloia erasoan mugitzen eta lortu zuen tiro asko sartzea, partida 2 eta 6 puntuko abantailarekin lehenengoak izatea.
Atsedenean nerbioak lasaitu genituen eta kadeteak ulertu zuten guk ez bagenuen punturik lortzen, ezin geniela besteei lortzen utzi. Babeseko nibelak gora egin zuen eta aurkakoen erasoa mugatu genuen, baloiak lapurtzea edo ateratzea ematen ziguten borrokak sortzea lortuz. Baina ez ginen gai izan ezta tiroetako ⅓ sartzeko. Kadeteak zapuztuta zeuden eta botatzeko gero eta gogo gutxiago zuten, horregatik Jotakek aukera hau aprobetxatu zuen zonan defentsa bat planteatzeko eta gure erasoa baliogabetzeko; eta horrela jarraitu zuen partidaren amaierara arte. Azkenean saskiren bat sartzea lortu genuen eta markadoreko distantzia murriztu genuen 2 puntuko desberdintasuna egon arte, baina denbora falta izan zitzaigun.
Aupa Araba!
Azken albisteak