eus  

JJuniorra

Foto

ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE 49 – 44 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente -

, Juniorra

Bigarren zati txarraren ondorioz, ezin izan genuen derbian garaipena lortu.


Lehenengo 20 minutuetan erasoan baloia ondo mugitu genuen eta, gehienetan, tiro posizio onak lortu genituen. Baloiarekin edo gabe, bizkor mugitu ginen zelaian zehar. Era berean, aurkako defentsa nola eraso egiteko ideia onak izan genituen.


Atsedenaldia eta gero, dena moteldu egin zen gure aldetik. Jada ez ginen baloia azkar mugitzeko kapaz izan, ezta argi pentsatzeko ere. Horrek erasoan puntu gutxi lortzea ekarri zuen.


Hala ere, defentsan, partidu osoan zehar eginiko lan onari esker partiduko azken momentuetara partidua irabazteko poibilitatearekin iritsi ginen. Baina azkenean ez zen posible izan.