Final Four Junior Provincial (final) ARABA 58 - 45 URGATZI
Denboraldiko azkenengo partidua izan zen finala eta sentsazio on batekin bukatzeko gogoa geneukan. Partiduari abiadura emateko boskotearekin atera zen Araba eta Gara partiduari erritmo propioa jartzeaz arduratu zen hasieratik. Nahiz eta urduritasuna zela medio zenbait sarreretan huts egin, Martinezek 12-8ko markagailua ezarri zuen.
Bigarren laurdenean defentsa aldetik prezioarekin jarraitu zuten gure jokalariak eta erasoan erritmo altua mantentzea lortu zuten, oraingoan Haizearen eta botaka egiteko gogoekin zegoen Maialenen eskutik. Aulkian etengabeko errotazioa egon zen eta hortaz, saskian intentsitatea mantentzea lortu zuten gure jokalariak. Horri esker markagailuan 7 puntuko aldea lortu zuten, 25-18.
Atsedenaren ostean 8-2ko puntuazioa lortu eta jarraian Urgatzikoen erantzuna heldu zen 0-9ko partzialarekin. Honez gero, Andrearen erantzuna heldu zen 2+1arekin. Jarraian gure jaurtiketa libreetako espezialistaren txanda heldu eta Eneritzek bi jaurtiketa libre jarraian lortu zituen. Modu honetan 38-31ko markagailua ezarri zen.
Azkenengo 10 minutuak Manzanos ahizpenak izan ziren guztiz, beraien legedi pertsonala ezarri baitzuten. Partidu osoan zehar errebotean izandako arazo guztiak Leyrek konpondu zituen eta 5 minutu besterik ez zirenean geratzen Alaznek hiruko garbi-garbia lortu zuen 14 puntuko ezberdintasuna ezarriz. Markagailuko abantaila bukaera arte mantendu zen eta partidua 58-45 amaitu zen.
Denboraldia bukatzeko partidu ezin hobea jokatu zuten gure jokalariak. Honez gero, falta zaigu, gure jokalari guztiei zein gure entrenatzaileei, bereziki David-eri, zoriontzea hilabete luze hauetan zehar taldearekiko egindako esfortzuagatik eta izandako konpromezu eta jarreragatik. Zorionak!
Azken albisteak